Aurkitu!!

 

Zer da Klikasi?

Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, hain zuzen ere.

Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.

Klikasi web guneak, "klik eginez ikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.

Gogoratu igotzen diren baliabide guztiak, behin igota daudela web gunean ikusgai egoteko onartu behar direla zalantzarik baduzu irakurri eskuliburu hau: sakatu hemen.

 

Zelan sortu da Klikasi?

Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, eta Kultur Kabiaren laguntzaz egitasmoa aurrera eramatea lortu du.

Izenaren aukeraketa, gunearen funtzionamendua eta lehiaketaren nondik-norakoak Kultur Kabiaren laguntzaz sortu ditugu, zenbait ikasle eta irakasleekin egindako dinamiken ondorioz.

Beraz esan dezakegu Klikasi, hasieratik, gunea erabiliko duten pentsonek (ikasleak eta irakasleak, hain zuzen ere) sortu dutela beraien beharretara moldatuz.